Egitarau oparoa prestatu du ALBEk urteko lehen lauhilekorako

Iker Rincon Moreno 2022ko ots. 1a, 10:26
ALBEren bertso-saio bat, artxiboko irudian.

Otsailetik hasita, eta maiatzera, eskualdean egingo diren bertso-ekitaldien berri emateko agenda kaleratu du Algortako Bertso Eskolak. Egitaraua zehatzago ikusteko, hemen daukazue lauhileko honen liburuxka; Uribe Kostako tabernetan ere inprimatuta topa daitekeela iragarri dute. Lehenengo saioa bariku honetan izango da, hilaren 4an, Getxoko Santa Eskea ekitaldiagaz.

Bariku honetan, hilaren 4an, Santa Eskea ospatuko du ALBEk Getxon. Santa Agedaren bezperan, kantuan irtengo dira koplak eta bertsoak abestera.

Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Lauaxeta euskaltegian; ondoren, Fadura atzeko baserrietara hurbilduko dira kantatzera. Eguerdiko 15:00etan, Algortako Gure Toki jatetxean bazkaldu eta, 17:00etan, Bentatik abiatuta, Andra Mari inguruan buelta egingo dute.

Bazkarirako izen-emate epea gaur, otsailaren 1ean, amaituko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun