Inkestaren helburu nagusia da ahalik eta gehien ezagutzea sektoreen eta herritar guztien kezka eta premia nagusiak, ondoren, populazioaren errealitatea ekarriko duen eta denboran iraunkorra izango den Plana garatzeko.
Udalak inkesta bidaliko die gaia lantzen duten taldeei, hala nola Ingurumen Foroari (merkataritza, elkarte ekologistak, erretiratuak), Ingurumen Gelari (ikastetxeak), Merkataritza Foroari; halaber,18 urtetik gorako getxoztarrek ere bete ahal izango dute, ahalik eta informazio gehien biltzeko. Bildutako emaitzetatik abiatuta, Getxon aplikatu beharreko ekintza-ildoak eta jarduera zehatzak ezarriko dira.
Inkesta datorren otsailaren 20ra arte egongo da hurrengo loturan: https://es.surveymonkey.com/r/X59B8X2.
Joseba Arregi Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak nabarmendu duenez, “klima-aldaketari aurre egitea lehen mailako ingurumen-erronka bihurtu da, azken hamarkadan ingurumen-administrazioek egindako ahaleginen parte handia horien ingurukoa izan dena. Fenomeno horrek hainbat inpaktu dakartza, eta horrek arriskua ekarri ahal izango dio Getxoko gizarteari. Uholdeak, bero-boladak eta horrelako mehatxuak gure udalerrian zenbaterainokoak izan daitezkeen jakiteak eta zehazteak aukera emango digu hartu beharreko neurriak hobeto bideratzeko”.
Hala, Udala lanean ari da fenomeno klimatikoen ondoriozko arrisku eta aukera horiek kudeatzeko, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko ekintzak gauzatzeagaz batera. Hori dela eta, Klima Aldaketara Egokitzeko Plana lantzen ari da. Plan horrek beharrezko tresnak eta informazioa osatuko ditu Getxo klima-aldaketarekiko erresiliente bihurtzeko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzeko.