Mahai-inguruan, besteak beste, gaur egungo nekazaritza-eredu industrial kapitalistak dakartzan kalteak aztertuko dituzte, izan ere, deitoratu dutenez, horrek "nekazari txikiei, hegoalde globalari eta naturari kalte ugari eragiten dizkio".
Horren ostean, tailer parte-hartzaile bat egingo dute nekazaritza subiranotasunaren inguruan hausnartzeko. Segituan, bazkaria egin eta trikitiaren doinuakaz alaitu eta bertso-saio bategaz emango diote amaiera egunari; Josu Landeta, Maddalen Markaida, Libe Goenaga eta Aritz Landeta arituko dira kantuan.
Egun osoan zehar, gainera, azoka bat egongo da, bertoko ekoizleen produktuakakaz.