Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi instituzional honetara. Bertan, ezarritako segurtasun-neurri sanitario guztiak errespetatuko direla gogoratu du Udalak.
Urtero legez, Getxoko Udalak gogoan hartuko ditu 39ko gerraren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimak. Ekitaldia zapatuan, hilaren 5ean, izango da, 12:00etan, Galeako pasealekuan dagoen "Oroimenaren liburua" izena duen eskulturaren ondoan.
Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi instituzional honetara. Bertan, ezarritako segurtasun-neurri sanitario guztiak errespetatuko direla gogoratu du Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!