Barikuan jokatuko dute XXI. Abra Saria Azebarrin

Ander Zarraga 2022ko ots. 7a, 14:03

Euskal Herriko sei bertsolari lehiatuko dira barikuan, hilaren 11n, egingo duten Abra Sariaren 21. edizioan. Algortako Azebarri elkartearen kultur txokoan otordu bizkorgarri baten ostean egingo dute, 19:00etatik aurrera. Maider Altuna, Josu Txoperena, Julene Iturbe, Ekain Alegre, Oihan Diaz eta Unai Anda izango dira lehiatuko diren bertsolariak.

Otorduak zortzi euroko prezioa izango du; beratara joateko izena eman beharko da 605 704 385 telefono-zenbakira deituz edo albegetxo@gmail.com helbide elektronikora idatziz.
 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun