Otsailaren 10era arte

Algortako inauterietarako mozorro-gaia aukeratzeko bozketa-epea ireki dute

Iker Rincon Moreno 2022ko ots. 8a, 11:28

Algortako inauteriak, artxiboko irudian.

Algortako jai-batzordeak iragarri duenez, martxoaren 4, 5 eta 6ko aste-akabuan izango dira aurtengo aratusteak Algortan. Egun horietan, umeentzako tailerrak, mozorro txapelketa, fanfarrea eta desfileak egongo dira. Bitartean, jai-egunak heldu aurretik, inauterietako mozorrorako gaia aukeratzeko herri-galdeketa jarri dute martxan, eguenera, hilaren 10era, arte; bozketan parte hartzeko, sartu hemen.

Herritarrek lau proposamenen artean gustukoena aukeratzeko tartea izango dute egunotan: Erdi Aroa, munduko kulturak, musika eta munduko inauteriak. Bozketa egiteko epea eguenean, hilaren 10ean, amaituko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun