Esleipena urtebeterako izango da –urtez urte berritu ahal izango dira, gehienez lau urtera arte–, urteko 1.016,40 euroko kostuagaz, BEZa barne. Hala, interesatuek, hileko 87,4 euro ordaindu beharko dituzte, eta partzelaren esleipena sinatu aurretik ordaindu beharko da, banku-transferentzia bidez, 70 euroko gordailuaz gain.
Halaber, esleipena formalizatu aurretik, egoiliar-txartela ordaindu beharko dute, jaulkipen gisa, instalazioa erabili ahal izateko. Gaur egun 3 euro dira (BEZa barne).
Eskaerak Algortako Torrene kaleko HAB, Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara, eta Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoan erregistro telematikoaren bidez.