Dantza plaza egingo dute Malakate plazan zapatuan

Erredakzioa 2022ko ots. 10a, 13:22

Joan den urtarrilaren 15ean Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan egin zuten legez, dantza plaza egitasmoak Getxoko Malakate plaza hartuko du zapatu honetan, hilaren 12an, 19:00etatik aurrera. Hala, erromeria batek lagunduta, bertoko dantza-taldeek –Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola– dantza-mota ezberdinak erakutsi eta jendea dantzan jarriko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun