Ez da erraza gure eskualdeko lan egoerari buruzko estatistika zehatzak aurkitzea. Hala ere, interesa duen zeozer aurki daiteke. Mikroenpresek sortutako enpleguaren %50-70 xurgatzen dute, zerbitzuetan oinarritutako ekonomia espezializazioa agerian uzten du, zeinean industriak pisu gutxi duen, herri batzuetan salbu (Leioa-Erandio, adibidez). Horrek lan baldintzen prekarizazio prozesuak hobeto azaltzen du.
2005-2020 epean, lan merkatuko datuak okerrera egin dute eskualdean. Gero eta kontratu gehiago sinatzen dira pertsona bakoitzeko, kontratu mugagabeen pisua murriztu da eta, gazteen kasuan, nabaria da jaitsiera hori. Errenta pertsonalen azterketa egiten badugu, 2019 urtean ere udalerri askotan ez zen krisi aurretiko egoera berreskuratu, hamarkada galdu bat emanez. Pandemia egoerak ez du hori hobetu.
Uribe Kosta "Kosta Rika" moduan irudikatzen digute, baina lan eta errenta arloetan hori ez da irudi erreala.