Mapa interaktiboa ekainerako prest egotea aurreikusten dute arduradunek. Estrategiaren aliatuak izan gura duten erakundeak, elkarteak, kolektiboak, taldeak, saltokiak eta sustatzen dituzten jarduerak, prestakuntzak edo topaketak esteken bidez bistaratuko dituen ikus-entzunezko produktu bat izango da.
Ekimenaren helburuen artean daude eragileen eta herritarren sarerako material interaktiboa sortzea, egindako lana ikusaraztea eta, aldi berean, “udalerrian egindako ekimenen artean dauden elkarreraginak eta harremanak erakustea. Aldi berean, dei egiten diegu aurreiritzien aurka eta kulturarteko eta gizarte anitzaren aldeko jarduerak, biak ere Estrategiaren konpromisoak, egiten dituzten erakunde eta talde guztiei Manifestuari atxikitzeko eta maparekin bat egiteko”, adierazi du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.