Getxoko ostalariek otsailaren 28ra arteko epea dute ezohiko terrazak kentzeko

Iker Rincon Moreno 2022ko ots. 15a, 13:48

Artxiboko irudia.

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du osasun-larrialdia eta, hala, Getxoko Udalak erabaki du amaitutzat ematea lokalen kanpoaldean terrazak zituzten udalerriko ostalaritza-establezimenduei emandako aldi baterako eta ezohiko baimena. Lokalok otsailaren 28ra arteko epea izango dute kalean jarritako egiturak kentzeko.

Sektoreagaz hizketan ari dela jakinarazi du Udalak, eta udan terrazak jartzeko baimena emateko aukera eskaini du (ekainaren 1etik irailaren 30era), kasuz kasu terrazen ezaugarriak eta galtzadan kokapena aztertu ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun