TAO 2021 txartelaren baliozkotasun-epea hilaren amaierara arte luzatuko dute

Erredakzioa 2022ko ots. 17a, 12:22

© GETXOKO UDALA

TAOren 2021eko bereizgarrien baliozkotasun-epea otsailaren 28ra arte luzatuko du Getxoko Udalak, egun hori barne. Osasun-larrialdiak atzerapena eragin zuen txartelaren aurtengo banaketan eta, hori dela eta, iazko txartelaren balio-epea hilaren amaierara arte mantentzea erabaki dute arduradunek.

Eskatzaileek aurtengo txartela jaso ez badute, Udalari jakinarazi diezaiokete, zergadunak@getxo.eus helbide elektronikora idatziz, eta bertan adieraziko zaie nola helaraziko zaien dokumentua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun