Julene Iturbek irabazi du XXI. Abra Saria

Erredakzioa 2022ko ots. 18a, 09:27

© ALBE

Euskal Herriko sei bertsolari gazte lehiatu ziren joan den barikuan, hilaren 11n, Abra Sariaren 21. edizioan. Bertsolariak eta zaleak Algortako Azebarri kultur txokoan batu ziren, eta ondoko bertsolariak izan ziren oholtza gainean: Maider Altuna (Arrigorriaga), Josu Txoperena (Hendaia/Lesaka), Julene Iturbe (Azkoitia), Ekain Alegre (Altsasu), Oihan Diaz (Algorta) eta Unai Anda (Ametzaga). Gai-jartzailea, berriz, Naroa Torralba izan zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun