Bozeramaile popularrak adierazi duenez, lokal horrek beharrezko baldintzak betetzen ditu. Proposamenaren arabera, elkarte horrek estalpean lan egiteko lokal bat izango luke, "haientzat behin betiko espazio bat izango lukete. Izan ere, orain arte, lehengoratu gabe dituzte ontziak zelaietan banatuta dituzte, edota toldoekin edo lagunen lonjetan estalita".
Alabaina, Itxas Egurra Haizean ekimenari irtenbide bat eskaintzeaz gain, balio kulturala gehitu gura diote udalerriari. Horretarako, Andradek proposatu du lokal berean tailerrak eman ahal izatea erriberako arotzeria berreskuratzeko. "Arte hau menderatzen dutenek nahiko adin aurreratua dute eta beren jakinduria hurrengo belaunaldietara eraman nahi dute, hau gal ez dadin", Andradek adierazi duenez.
Lokala lagatzeko eskaera egin du PPk Getxo Kirolak-eko Zuzendaritza Batzordean, sail horri utzi baitzizkioten instalazioak. PPk azpimarratu duenez, gobernu-taldearen erantzuna da gaur egun biltegi gisa erabiltzen dela, eta proposamena aztertuko dela, une honetan erabiltzeko moduan ez dagoelako.