Bost emakume zinegotzik eta udalerriko hainbat esparrutako 35 emakumek osatzen duten talde eragileak joan den eguenean, hilaren 17an, Emakumeen Etxearen diseinua sortzeko prozesuaren hirugarren tailerrean parte hartu zuen, eta horretan aurreikusitako jarduerak garatzeko aukera emango duten guneen (irisgarriak eta atseginak) banaketaz mintzatu ziren.
Aurreko tailerretan, Emakumeen Etxeak izan behar dituen balioei eta printzipioei buruz hausnartu zuten, baita etxe bat zertarako sortzen den eta zer izan gura duen ere, antolatu eta eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei buruz gain. Halaber, bi tailer egin dituzte emakume migratuakaz eta emakume gazteakaz, haien errealitate espezifikoenak ezagutzeko. “Oso prozesu ilusionagarria izaten ari da guztiontzat; izan ere, tailerrak oso aberasgarriak izaten ari dira, denok zerbait ematen dugulako, Etxe abegitsua sortzeko, non emakume guztiak ongietorriak izango diren eta urte asko iraungo duen”, nabarmendu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Laugarren eta azken sorkuntza tailerra datorren martxoaren 3an izango da.