Gaurko txapelketan eskualdeko eta Euskal Herriko surflari ezagunen parte hartzea konfirmatu dute antolatzaileek: Natxo González, Ibon López, Yago Domínguez, Javier Horn, Kosme Fernández, Natxo Fernández, David "Zuku" Bustamante, Endika Ruiz, Alberto Ortega, Axi Muniain, Indar Unanue, Aritz Aranburu eta Iker Amatriain. Horietaz gain, atzerritik etorriko diren surflarien zerrenda ere baieztatu dute: Nic Lamb, Russell Bierke, Francisco Porcella, Manuel Lezcano, Antonio Laureano, Matt Agirregomezkorta, Fabian Campagnolo, Vinicius dos Santos, Sacha Bongaertz, Miguel Blanco eta Mason Hyce Barnes.
Aurten, berritasun gisa, sariko diru-kopurua handitu dute eta 20.500 euro banatuko dituzte surflari onen artean. Horretaz gain, bertaratu ezin direnek txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango dute Punta Galea Challenge aplikazioaren bitartez; Kepa eta Eneko Acero anaiak arituko dira bertan komentarista-lanak egiten.
Aurreko aldietan bezala, Getxoko Udalak doako autobus-zerbitzua eskainiko du 08:30etik aurrera, Bidezabaleko geltokitik aterako dena; bestalde, txapelketa 09:00etatik 18:00etara egingo da, egun osoan zehar.
Iragarpen meteorologikoek, abisu horia ematen dute biharko, itsasaldeko arriskua,kostaldean inpaktuagatik. Horrek, #6metro ko olatuak ekarriko ditu #Galea ra bihar. Ez dugu hazerik espero eta periodoa altua izango da, 15 segundutakoa. Baldintza bikainak XV edizioa aurrera eramateko pic.twitter.com/xQCMRBDO4K
— LK PuntaGalea Challenge (@GaleaChallenge) February 21, 2022