Adingabe bati egindako eraso homofobo bat salatu dute Algortan

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 7a, 09:25

Artxiboko irudia: Freepik

Joan den zapatu goizaldean, Algortako inauterietan, gizonezko batek ukabilkada bat eman eta lurrera bota zuen adingabe bat, horri "marikoi" deitu ondoren.

Erasoaren lekukoek EFE albiste-agentziari azaldu diotenez, goizeko 02:00ak aldera gazte bat San Nikolas plazan zegoen nerabe batengana hurbildu zen, lagun batzuekaz batera, eta sua eskatu zion. Adingabeak surik ez zuela erantzun zion, eta, erasotzaileak "marikoia" oihukatu ondoren, ukabilkada bat eman zion, eta biktima lurrera erori zen.

Adingabeak hematoma bat du begi batean, baita masailalbo-hezurrean ebaki bat eta hainbat ubeldu ere, erorikoaren ondorioz. Zauritua lagun batekin joan zen gertatutakoa salatzera erasoa gertatu zen lekutik gertu zeuden udaltzainei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun