Barikua, ospakizunaren lehen eguna, gorabehera aipagarririk gabe igaro bazen ere, zapatu arratsalde-gaua, ordea, intentsitate handikoa izan zen, eta agenteek 42 esku-hartze egin zituzten.
Pertsona bat atxilotu zuten borroka batean parte hartu, ihesean atera, eta geldiarazi zutenean, indarkeriaz aurre egiteagatik. Halaber, eginbideak ireki zitzaizkion, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita, konfiskatu zitzaizkion honelako objektuak edukitzeagatik: diru zatikatua, doitasun-balantza eta substantzia estupefazienteak.
Beste pertsona bat ikertzen ari dira gama altuko hiru telefono mugikor lapurtzeagatik eta beste bat edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik; izan ere, baimendutako tasa laukoizten zuten emaitzak eman zituen.
Gainera, agenteek 250 litro alkohol baino gehiago atzeman zizkieten adingabeei. 12 eta 13 urteko bi neskari lagundu behar izan zieten alkohol gehiegi edateagatik, eta ospitalera eraman zituzten. Gurasoei horren berri eman zieten.
Era berean, 11 bozgorailu eta musika-aparailu konfiskatu zituzten, 10 salaketa bideratu ziren bide publikoan txiza egiteagatik, eta ostalaritzako lokal bat salatu zuten ixteko ordutegia ez errespetatzeagatik.
Azkenik, Udaltzaingoak jakinarazi du 12 objektu berreskuratu dituela, tartean hiru telefono mugikor.