Getxon erroldatuta dauden 18 eta 35 urte bitarteko gazteek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta etxebizitzarik jabetzan ez badute. Eskaerak egiteko epea apirilaren 7ra arte egongo da zabalik, eta, horretan, 2020an sinatutako errentamendu-kontratua aurkeztu beharko da, 900 eurokoa gehienez. Eskatzaileek Getxoko etxebizitza horretan erroldatuta egon beharko dute, eta etxebizitzak bizigarritasun-lizentzia izan beharko du eta udal-erroldan alta emanda egon.
Eskatzaileek urtean ez dute izan behar 25.000 eurotik gorako diru-sarrera gordinik (titularra pertsona bat bada, edo ezkontza- edo izate-loturarik gabeko bat baino gehiago), edo 39.000 eurotik gorakorik (ezkontza-lotura edo izatezko lotura duten pertsonak badira).