Parke bio-osasungarri bi horiekaz, Getxo Kirolak eta Udaleko Azpiegituren eta Zerbitzuen departamentuak modu koordinatuan lanean dihardute itsasbazter guztian zehar topa daitekeen aire libreko kirol praktikarako ekipamenduen sarea hedatzerakoan. Beraz, Galeako instalazio berriak Txurruka, Ereaga eta Aixerrota errotaren alboan kokatutako adineko pertsonentzako makineria daukaten parkeei eransten zaizkie. Kalisteniaren kasuan, herritar gazteenak asko eskatzen duen modalitate bat da, eta gorputzaren pisuagaz indar-ariketak egitean datza; hala, gune berria Ereagako parkeari gehitzen zaio. Laster, gainera, Aixerrotako eremuan crossfit-a entrenatzeko beste eremu bat eraikitzea aurreikusita dago.
Parke bio-osasungarri bi horietako inbertsioa ia 53.000 eurokoa da; horietatik, 45.000 euro “Getxo Ekinez 2021” programak finantzatu ditu, COVID-19ak eragindako efektu sozio-ekonomikoei aurre egiteko udal-planak.