Getxoko Filatelia Elkarteak erakusketa filatelikoa berreskuratuko du maiatzean

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 9a, 12:49

Joan den otsailaren 26an egindako batzarrean hartu zuen elkarteak erabakia. © GETXOKO FILATELIA ELKARTEA

COVID-19aren pandemiak eraginda urte biko geldialdiaren ostean, urtez urte egin izan duten erakusketa filatelikoa egingo du Getxoko Filatelia Elkarteak maiatzaren 16tik 22ra, Romo Kultur Etxean. Aurtengoa, gainera, Cecilo Cagigal elkarte horretako lehenengo presidentearen oroimenez egingo dute.

Erakusketa horrez gainera, maiatzaren 17an, 17:00etatik 20:00etara bitartean, posta bulego bat jarriko dute Romo Kultur Etxean, bertatik erakusketa gogoratuko duten baliogabetze bereziagaz korrespondentzia bidali ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun