Bekaren bidez, Getxoartek ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatu gura ditu, sortzaile berrien sustapenean lagundu eta tokiko beste artista, profesional eta kolektibo batzuekiko interakzioa erraztu. Interesdunek banaka edo taldeka jaso ahal izango dute beka, eta beharrezkoa da adinez nagusia izatea.
Deialdi horren oinarriak daborduko eskuragarri daude www.getxo.eus/getxoarte webgunean, eta, proiektuak jasotzeko fasearen ondoren, arte espezialistek eta Kultura Etxeak teknikariek osatutako epaimahai batek aukeratuko du proposamen irabazlea, 5.000 euro jasoko dituena.
Hautatutako proiektuak bost hilabeteko iraupena izango du, eta maiatzaren 16tik urriaren 16ra bitartean gauzatuko da Romoko Kultur Etxean. Lana abenduan izango den Getxoarteko Jardunaldi Artistikoetan erakutsiko da publikoari.