Getxo Enpresa Getxoko enpresa eta saltoki bazkide gehien duen elkartea da. Ia 300 bazkide ditu, eta ehun ekimen egin ditu udalerriko egitura sozioekonomikoa eta merkataritza, ostalaritza eta hirugarren sektoreko ehuna garatzeko. Bestalde, Bizkerre futbol kluba ibilbide luzeko kluba da Getxon, emakumeen 17 futbol-talde eta gizonen 4 futbol-talde bultzatzen dituena. Funtsezko kluba da futbola garatzeko Getxon eta Bizkaian, eta, bereziki, emakumeen kirolaren aldeko apustuan.
Besteak beste, arduradunek azaldu dutenez, Getxo Enpresak gonbita egingo die afiliatu guztiei “ErrekeErre Bizkerre, Emakumezkoen futbola” Bizkerre futbol-klubak 2022-2023 denboraldian abiaraziko duen kanpainagaz konprometitzeko. Horren helburua da, hain zuzen ere, udalerriko saltokien babes handiagoa lortzea eta emakumezkoen futbola agerian jartzea.
Erakunde biek uste dute lankidetzak onurak ekarriko dizkiela elkarri, eta, batez ere, "gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Getxon berdintasunezko garapena lortzeko". Sinatutako testuaren arabera, akordio horren helburua da tokiko eta hurbileko merkataritzaren aldeko apustua indartzea, emakumeen kirolaren aldeko apustua indartzea eta lankidetza-ildo berriak ezartzea, "Getxo komunitarioagoa, berdinzaleagoa eta aberatsagoa izan dadin laguntzeko".