Amaia Agirre alkateak María del Rosario Cañada bisitatu zuen joan den barikuan, hilaren 11n, auzokideak 100 urte bete dituela eta.
Bilbon jaioa, baina bizitza guztia udalerrian eman duen auzokidea gaur egun Satistegui erresidentzian bizi da. Bi alaba, bost iloba eta bi birlobagaz, eguerdian Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso zituen agintarien eskuetatik, ekitaldian senideek ere lagunduta.