Euskeraren gaitasunak
- Hizkuntzek informazioa transmititzeko eta erlazioak sortzeko ahalmena dute, 1goa 2.aren menpe egonda.
- Euskararen egitura berak informazioa zuzen helarazteko ahalbidea dauka. Gure izakerarekin loturik ote?
- Euskara, jatorria eta ingurukoekin erlazioa ezezaguna dela, badu zeresanik.
- Bizirik dagoen berbaera da, berriki normalizatua eta horregatik, herria osatzen duen jendeari estuki lotua.
- Lurrari loturiko mintzaira da, eta bere edertasunaz harago, efektua dauka solaskideen artean.
Hitzaldi interaktibo honen bitartez, partaideon motibazioak azaleratu, eguneratu eta berritu egingo ditugu. Geure buruaz kontzientzia hartuko dugu, beldurrei argia eta oxigenoa bidaltzeko. Indartsuagoak gara maite dugun horretan gorroto dugunean baino. Euskarekiko lotura emozionalean zein identitarioan sakonduko dugu, begirada berri bat gehituko diogularik. Alaitasuna eta tinkotasuna bateragarriak dira, irrifarrez aurrera jarraituko dugularik. Ibon San Vicente Amor Musikari, Coach eta hezitzailea.