Zikloa apirilaren 19an, martitzenean, abiatuko da, Disneyren azken ekoizpen arrakastatsuenetako baten eskutik: Raya y el último dragón (adin guztiak) animaziozko filma. Hurrengo egunean, eguaztenean, Terra Willy: planeta ezezaguna (adin guztiak) filma proiektatuko da, espazioko Robinson Crusoe gazte baten abenturak kontatzen dituen film frantses dibertigarria, hain zuzen ere.
Hilak 21, eguenean, Ron da error (7 urtetik gora) zientzia-fikziozko komedia animatua izango da. Ekoizpen britainiar horrek lagunik gabeko gazte bat eta beti matxuratuta dabilen bere robota ditu protagonista. Azkenik, jardunaldiak apirilaren 22an, barikuan, amaituko dira, Elfinak (adin guztiak) euskarazko filmaren eskutik. Pelikula alemaniarra honek lur azpian gizakiengandik ezkutatuta bizi diren iratxoen istorioa kontatzen du.