Ekintza ludiko eta parte-hartzaile honekin, antolatzaileek zahartze aktiboa sustatu gura dute, baita oroitzapenerako, ulermenerako eta analisirako gaitasuna suspertu eta parte-hartzaileen artean komunitatea sortu ere. Aldi berean, tokiko bildumako argazkiei buruzko informazioa osatu gura dute, irudiak identifikatuz eta testuingurutik haratago doazen datuen bidez. Datu horiek bertan erakusten diren lekuen, pertsonen eta gertaeren lekuko eta ezagun izan direnengandik baino ezin dira bildu.
Proiektua urritik maiatzera garatzen da, 17:30etik 18:30era AJANEren egoitzan (Juan Bautista Zabala, 6) eta 18:00etatik 19:00etara RKEn. Saio bakoitzean 10 irudi proiektatzen dituzte, eta parte-hartzaileek irudi horiei buruzko iruzkinak egiten dituzte; gainera, pertsonak, lekuak eta datak identifikatu, eta argazkiek gogora ekartzen dituzten pasadizoak kontatzen dituzte.
2019an hasi zenetik, ekimenak harrera ona izan du 60 urtetik gorako getxoztarren artean, eta ez da eten osasun egoerak ezarritako murrizketa-uneetan ere; izan ere, bost aldiz egin izan dute modu telematikoan 2020an, eta, horretarako, trebakuntza berezia jaso zuten parte-hartzaileek.
Hurrengo saioak
Tailerraren hurrengo saioak apirilaren 5ean eta 6an izango dira, AJANEn eta RKEn, hurrenez hurren, lehen aipatutako ordutegietan. Tailerretarako sarrera librea da, edukiera bete arte.