WWFren arabera, “2022ko edizioa une bereziki garrantzitsuan gertatuko da; izan ere, gobernuen eta erakundeen aliantza batek, WWF besteak beste, anbizio handiagoa eta premiazko ekintza bat eskatzen du 2030erako naturaren galera gelditzeko eta iraultzeko. Izan ere, Planetaren Ordua igaro eta aste batzuetara, munduko liderrak Nazio Batuen Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren COP15ean bilduko dira, naturarako hurrengo hamarkadako ekintza-plan berri bati buruz erabakitzeko. Mundu osoan urte luzez lan egin ondoren, trantsizio ekologikoa abian da, gobernuak, hiriak, enpresak eta herritarrak naturaren eta klimaren alde mobilizatzen baitira. 2022an are garrantzi handiagoa hartuko du One Health kontzeptuak, pandemiaren ondoren, gero eta nabarmenagoa delako gizaki osasuntsu gisa bakarrik bizi gaitezkeela hala dagoen planeta batean”.
Udalak gonbita luzatzen die getxoztarrei naturaren aldeko ekintza horregaz bat egin dezaten. Kanpainan parte hartzeko, eman ezazu izena hemen.