Getxoko Udaltzaingoa gizon bat ikertzen ari da Itzubaltzeta/Romoko taberna batean lapurtzea egotzita

Erredakzioa 2022ko mar. 29a, 16:59

© GETXOKO UDALA

Lapurretaren berri izan ondoren, udaltzainek beharrezko ikerketak hasi zituzten, eta, ondorioz, ustezko egilea identifikatu zuten. 65 polizia-jarduera baino gehiago eta delitu-historia zabala dituen pertsona da.

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, astelehenean, duela astebete Itzubaltzeta/Romoko taberna batean lapurreta egin izana egotzita.

Gertakariak hilaren 21eko goizaldean izan ziren; orduan, auzipetua auzo horretako taberna batera sartu zen, eraikinaren zorrotenetik aire girotuaren aireztapen-estalkiraino igoz, hura behartu eta, aireztapen-hoditik arrastaka, barrura iritsi ondoren. Lokalaren barruan, tabako-makinan, joko-makinan eta kutxa gotorrean lapurtu zuen.

Lapurretaren berri izan ondoren, udaltzainek beharrezko ikerketak hasi zituzten, eta, ondorioz, ustezko egilea identifikatu zuten. 65 polizia-jarduera baino gehiago eta delitu-historia zabala dituen pertsona da.

Gertakariak argitzeko beharrezko eginbideak bideratu ondoren, Getxoko Guardiako Epaitegian aurkeztu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun