Aitzol Iturriagagoitia 1975ean jaio zen Bilbon. Zakhar Bronekin ikasi zuen Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, baita Kolja Lessing-egaz ere Leipzigeko Musikhochschulen eta Ingolf Turban-egaz Stuttgarten. Iturriaga Laukotearen eta Arriaga Laukotearen lehen biolina izan da. Europako areto eta jaialdi garrantzitsuenetan aritu da eta Christian Zacharias, Gidon Kremer, Asier Polo, José Luis Estellés eta beste hainbat artistagaz batera aritu da. 2019an, Debussy, Janacek eta Straussen biolinerako eta pianorako sonatez osatutako CDa aurkeztu zuen Enrique Bagaría pianistagaz batera, eta 2020an, berriz, IBS Classicsentzat egindako Fin du temps, Messiaen eta Takemitsuren lanez osatua.
Gaur egun, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-gonbidatua izateaz gain, uztartzen ditu bakarlari eta ganbera-musikari gisa ematen dituen kontzertuak eta Felix Mendelssohn-Bartholdy de Leipzigeko Hochschule für Musik und Theaterren eta Musikeneko Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin-irakasle gisa egindako lana.