Puntu biko tarteagaz heldu zen Espainiako selekzioa joan den martxoaren 20an jokatu zen Europako Errugbi Txapelketako finalera. Georgiako selekzioaren kontra aritu zen taldea, baina ezin izan zion tarteari eutsi, eta georgiarrak 49-15 markagailuagaz nagusitu ziren.
Norgehiagoka honetako deialdian bi jokalari getxoztar zeunden, Bittor Aboitiz, Bedarribes taldeko aurrelaria, eta Kerman Aurrekoetxea, Biarritz Olympique taldeko mele-erdilaria. Partidaren bigarren zatian zelairatu ziren biak; Aurrekoetxea 48. minutuan, Guillaume Routen ordez, eta Aboitiz apur bat beranduago, 57. minutuan, Joel Merklerren ordez.
Final honetan, Espainiako selezioko hautatzaileak atsedena eman zion Jon Zabala getxoztarrari, kontutan hartuta azken bost norgehiagoketan hasierako hamabostekoan egon zela eta Munduko Txapelketarako txartela lortu zuela orain dela bi aste-akabu. Gauzak horrela, aurten, Espainiako selekzioa 2023ko Frantziako Munduko Txapelketarako sailkatu da, eta Europako Txapelketako txapeldunordea izan da.