Gehitu Kirolak udal-hitzarmenaren sinatzailea da Bizkerre, baina, onartu dutenez, euren artean euskararen erabilera sustatzeko egindako saiakerek ez dute espero zituzten emaitzak izan. Horri aurre egin guran, euskara batzordea osatu dute; horren lanak irailera arte iraungo du, eta egingarria eta eragingarria izan daitekeen plana egitea izango du helburu. Horren bitartez, besteak beste, entrenamendu eta partiduetan euskararen erabilera sustatu gura dute, "baina eraginkortasuna bilatzeko, Bizkerre bezalako futbol taldeek topa ditzaketen oztopoak aintzat hartu behar dira, horregatik eratu da batzordea atal desberdineko ordezkariekin", azaldu du taldeak.