Lanek, besteak beste, klimatizazioa eta lokalaren argiztapena hobetuko dituzte. Gainera, dauden eremuen banaketa erabilgarriagoa planteatuko dute. Horrela, erakusketa-aretoa lokalaren ezkerraldean kokatuko da, eta azalera handiagoa izango du, Torreneko erakustareto zaharraren antzekoa; horretarako, lokalaren bulego-gune zaharren zati bat hartuko du.
Bestalde, liburutegiak ere aldaketak izango ditu, eta irakurketa eta ikasketa postuen banaketa optimizatuko da.
Azkenik, obren ondoren, lagapenetarako erabilera anitzeko gela berri bat egingo dute bertan, eta lokalak mota horretako sei gune izango ditu guztira.