Espainiar Estatuko kartzeletatik Euskal Herrikoetara gerturatuko dituzten bost presoak hauexek dira: Juan Luis Agirre Lete, Soriatik; Ivan Apaolaza, Logroñotik; Alvaro Arri, Burgosetik; Mikel Azurmendi, Kantabriako Duesotik; eta Txetxu Barrios, Zaragozako Zueratik.
Espetxe Zuzendaritzak onartu duenez, bost preso horietatik hiruk zigorraren hiru laurdenak beteak dituzte eta, ondorioz, baldintzapeko askatasuna dagokie; hala, horietatik guztietatik, Alvaro Arriri hirugarren gradua onartu diote.