Mairen panpinak lehorgailua eta orrazia zeuzkan eskutan, ile-apaintzaile ezin hobea den seinale; Irenerenak, arkitektoaren eskuadra eta kartaboia. Irarenak kazetari itxura zeukan, mikrofono eta guzti. Morirenak enpresari alkandora zeukan jantzita, eta Nerearenak ingeniariaren bata zuria.
Haiena ikusita nirea ezagutzeko irrika sartu zitzaidan. Nolakoa ote zen nirea? Begiekin erraz identifika daitezkeen ezaugarriez gain, bertsolariaren txapela izango zuen buruan ala igerilekuko txanoa? Antzezlerik onenaren Oscarra edukiko zuen eskutan ala gitarra bat? Kamera bat bestela? Getxo Kirolak-en txandala izango zuen jantzita ala dantzariaren tutua?
Poztasun handiz zabaldu nuen nire panpina gordetzen zuen poltsatxoa, behetik gora eta ezkerretik eskumara ondo miatuz. Nire panpina esku-hutsik zegoen.
Eta zure panpina? Nola apainduko lukete zure lagunek? Eta zuk zeuk?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.