Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumea paperik gabe zegoen eta, hasiera batean, ez zuen indarkeria zantzurik. Epailea bertaratu ondoren, gorpua Bilboko Auzitegiko Medikura eraman dute, autopsia egin diezaioten, heriotzaren arrazoiak ezagutzeko.
Herritarren batek zalantzak baditu inguruan aipatutako ezaugarriak dituen pertsonaren baten desagerpenari buruz, Ertzaintzak Getxoko ertzain-etxearekin harremanetan jartzeko eskatu du, 944 063 420 telefono-zenbakira deituta.