Ligako txapeldunak

Bizkerre emakumeen futbol-taldeari harrera egin dio Getxoko Udalak

Erredakzioa 2022ko api. 12a, 09:46

© GETXOKO UDALA

Bizkerre futbol taldeak Espainiako Liga irabazi du eta, horri esker, emakumeen futboleko Bigarren Dibisiora igotzea lortu du talde getxoztarrak. Lorpen bikoitz horregatik zoriontzeko asmoz, Getxoko Udaleko ordezkari politikoek harrera egin zion taldeari atzo, astelehenean.

Lorpen bikoitz horregatik zoriontzeagaz batera, Amaia Agirre Getxoko alkateak adierazi zuenez, “gure herriarentzat ohore bat da Bizkerre bezalako klub bat izatea, erreferentea emakumezkoen futbolean eta erreferentea baita ere kirol zein kudeaketa maila egindako lan onarengatik”. Halaber, Agirrek honela gogorarazi zuen: “Ospakizun honetan ezin dugu alde batera utzi lorpen hauek emakumezkoen futbolaren testuinguruan gertatzeak duen garrantzia. Kirol-arloko lorpen bat ospatzen dugu, baina askoz gehiago ere bai: zuen eta Bizkerre Futbol Taldearen ibilbidea klub gisa, 4 talde maskulino eta 15 talde femeninorekin non 200 emakume baino gehiagok jokatzen duten, udalerri gisa harro egoteaz gain, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko aurrera egiteko aukera ematen digute. Behin baino gehiagotan gogoratu dugu kirolak gizartean aurrera egiteko tresna gisa duen ahalmena. Ildo horretan, gaurko lorpenak urte askotako lanaren emaitza dira, eta zuek arrakala ireki zenuten Getxoko gazteentzat erreferente izatearren”.

Taldearen ordezkari Aintzane Ganboa kapitainak eskerrak eman zizkion Getxoko Udalari egindako harrerarengatik eta emandako babesarengatik, eta azaldu zuenez, “denboraldiaren hasieran ez genuen espero azkenean lortu dugun lorpen hau lortzea, baina klubeko estamentu guztien ahaleginari esker gorenera iritsi gara. Espero dut egindako ahalegin horrek, Udalarena barne, balio izatea udalerrian emakumezkoen kirolari bisibilitate handiagoa emateko, ezin baitugu ahaztu hainbat diziplinatan talde eta indibidualtasun handiak daudela”.

Hurrengo denboraldian, emakumezkoen Bizkerre taldea Bigarren Mailako Iparraldeko taldean sartuko da, eta Real Madrid B, Osasuna B eta Atlético Baleares bezalako taldeen aurka jokatuko du, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun