Kalistenia parke berria, gazteriak asko estimatzen duen entrenamendu modalitate bat izanik, Galean berriki inauguratutako haiekaz eta Ereagan dagoenagaz uztartu da. Gainera, udalerriak adineko pertsonen jarduera fisikoaren beharretara gehien bideratutako entrenamendu bio-osasuntsuaren entrenamendu gune ezberdinakaz kontatzen du. Zehazki, ekipamendu horiek kokatzen dira Ereagan, Aixerrotan eta Gernika, Aldapa eta Txabarri Zuazoko parkeetan.
Instalazio berri horregaz, Getxo Kirolak eta Getxoko Udaleko Azpiegituren eta Zerbitzuen departamentuak lanean dihardute modu koordinatuan itsasertz osoan zehar aurkitu ahal den kirol praktikarako ekipamendu sarearen hedapenean eta hobekuntzan.