Bihar, barikuan, Romoko Gaztelekuan, eta zapatuan, Algortako Gaztelekuan, Elsa izeneko film laburra proiektatuko da. Zinegoak-Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Getxoko hedapenean barruan dago, Naizen elkarteagaz lankidetzan, maiatzaren 6an, Getxo Elkartegian, “Neska-mutilak” tailerra emango duena.
Proiezioei dagokionez, barikuan, hilak 22, Kimetz Renteria elkarte horretako kideak parte hartuko du. Bere testigantza emango du eta beragaz euskaraz hitz egin ahal izango da; hurrengo egunean, aldiz, berriz ere mintzatuko da, gaztelaniaz, Bea Sever Naizen elkarteko bozeramailegaz batera. Saioak 18:30ean izango dira, jatorrizko katalanezko bertsioan, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluakaz.
Tailerra
Tailerra maiatzaren 6an izango da, barikuan, 18:00etan, Getxo Elkartegian. Naizen elkarteko kideek emango dute. 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, euskaraz izango da, eta beharrezkoa da Areetako Eskoletako Plazan dagoen Ludotekan izena ematea. Ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da, astelehenetik zapatura (izena emateko azken eguna maiatzaren 3a izango da).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.