Gertakaria gaur goizaldeko 04:00ak aldera izan da, Itzubaltzeta/Romoko Ezequiel Aguirre kalean, non hainbat pertsonaren arteko borroka bat gertatu den.
Gazte bat larri zauritu dute bizkarrean hainbat ebaki eginda, eta osasun-langileek Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dute. Ez da inor atxilotu, baina Ertzaintzak zabalik du ikerketa.