Berritasun nagusi gisa, araudi berriagaz ez da aparkalekuaren bereizgarri fisikorik egongo –ibilgailuan jartzeko txartela–; baimena birtuala izango da eta ibilgailuaren matrikulari lotuta joango da. Zerbitzuan alta emateko baimena eskatu ahal izango da maiatzaren 2tik aurrera: modu telematikoan, telefonoz –944 660 077 zenbakian, astelehenetik barikura, 08:00etatik 19:00etara–, eta aurrez aurreko herritarrak artatzeko bulegoetan.
Aurretiko eskaeretarako epea amaituta eta arautegi berria indarrean jarri ondoren, alta berriak ohiko bidetik kudeatuko dira (aurrez aurre eta telefono bidez) eta era telematiko berria ere abian izango da. Bestalde, zerbitzuan alta emanda dauden eta jarraitu gura dutenek ez dute ezer egin behar izango.
Baldintza nagusiak
TAO guneetan sartutako kale eta atarien zerrendako helbide batean erroldatuta dauden eta bizi diren pertsonek –zirkulazio-baimenaren helbidea erroldatze- eta bizileku-helbide berbera izan behar dute– eta zerbitzuaren Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dute baimena. Oro har, ibilgailu-jabe bakoitzeko aparkatzeko baimen bakarra emango da, eta gehienez bi bizileku bakoitzeko. Bigarren baimenaren kasuan, bigarren ibilgailua erabili behar du ezkontideak edo izatezko bikotekideak edo lehen baimenaren titularraren semeak edo alabak, eta etxebizitza berean bizi behar du. Era berean, modu partikularrean erabiltzen duen ibilgailurako pertsona egoiliar batek ere eskuratu ahal izango du, ibilgailua pertsona juridiko batena izan arren.
Nolanahi ere, baimena ematen den lekuan aparkatzeko baino ez da erabiliko, ordutegi-mugarik gabe. Dagokion aparkaleku-txartela lortu beharko da baimendutakoa ez den beste gune batera lekualdatzen bada, edo gorriz seinaleztatutako Las Mercedes eta Kresaltzuko “espres-guneetan” aparkatzen bada. Bertan baimendutako gehieneko denbora bi ordukoa izango da, txandaketa eta merkataritza-jarduera errazteko.
Halaber, baimena lortu ahal izateko ezinbesteko baldintza da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) ordainketa egunean izatea, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen ikuskapen teknikoak (IAT) gaindituta izatea, eskaera behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea eta tasa Udalak ezarritako ordainketa-moduen bidez ordaintzea.
2022rako urteko kuota (hilabete naturaletan hainbanatuta) 50 eurokoa da ibilgailu bakoitzeko 1., 2., 3. eta 4. eremuetarako; 5. guneko tarifa 27,99 eurokoa da; eta baimena aldatzeagatik (ibilgailua aldatzeagatik, bizilekua aldatzeagatik) 4,70 euroko kuota kobratuko da. Alta edo baja kasuetan, zerga-kuota hilabete naturalen arabera hainbanatuko da.
2022rako aparkatzeko baimena lortu ondoren, hurrengo urteetan automatikoki berrituko zaie baja jakinarazi ez duten eta Ordenantzan aurreikusitako baldintzak betetzen jarraitzen duten zerbitzuaren erabiltzaile guztiei. Jarraitzeko interesik ez badago, zerbitzuan baja emateko eredu normalizatua aurkeztu beharko da herritarren arretarako bulegoren batean.
Hemen egiazta ditzakezu Aparkamendu Araupetuaren Zerbitzurako (OTA) berriaren eremuen planoak eta aldaketa horrek eragiten dien atari guztien zerrenda.
Planoak
- 1. eremuako planoa - Algorta 1
- 1. eremuako planoa - Algorta 2
- 2. eremuako planoa - Areeta
- 3. eremuako planoa - Santa Ana ingurua
- 4. eremuako planoa - Itzubaltzeta/Romo ingurua
- 5. eremuako planoa - Ereaga / Portu Zaharra ingurua
Atariak