Udako eta datorren ikasturterako ludotekarako izen-ematea zabalduko du astelehenean Kukuprakak

Erredakzioa 2022ko api. 27a, 14:16

Maiatzaren 2tik 15era zabalik egongo da Kukupraka Ludotekak udan zehar, aste bateko hamar txandatan, eta datorren ikasturtean eskainiko duen zerbitzuan parte hartu ahal izateko izena emateko epea.

Udako doako jarduerak 2011tik 2016ra bitartean jaiotako umeentzako izango dira, astelehenetik barikura, 10:30etik 13:30era arteko ordutegian. Ohi bezala, familia interesatuek online bidezko inprimakia bete beharko dute zehazteko zenbat astetan eraman gura duten umea eta nahiago den ordenan. Izen-emate baino plaza gehiago egotekotan, zozketa bat egingo dute, eta emaitza maiatzaren 23tik 27ra argitaratuko dute.

Bestalde, datorren ikasturtean Areetako plazan lekututako Ludotekaren txandak (17:00etatik 20:00etara) hurrengoak izango dira: 5 eta 6 urte bitartekoentzat astelehen, eguazten eta barikuetan; 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat martitzen, eguen eta barikuetan. Zapatuak 10 eta 11 urtekoentzat izango dira.

Izen-ematea eta baldintzei eta tasei buruzko informazio gehiago udal webgunean topa daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun