Getxoko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta beste hamaika kontu bitxi ezagutzeko bizpahiru ordutako ibilbideei hasiera emango diete bihar, martitzenean. Bizarra Lepoan elkarteak gidatuta, azalpenak euskaraz izango dira, eta, norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko direla ohartarazi dute.
Gidatutako ibilbideak doakoak izango dira, eta edonori zuzenduta daude. Ibilbideak hurrengoak izango dira:
- Neguri: maiatzaren 3an, 18:30ean. Irteera Karmengo elizatik.
- Andra Mari (laburra): maiatzaren 7an, 18:30ean. Irteera Andra Mariko elizatik.
- Areeta: maiatzaren 10ean, 18:30ean. Irteera Bizkaia zubitik.
- Andra Mari (kostaldea): maiatzaren 14an, 11:00etan. Irteera jaigunetik.
- Algorta (Satistegi-Usategi): maiatzaren 17an eta ekainaren 18an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
- Portu Zaharra bertsotan: maiatzaren 20an, 20:00etan. Irteera Basagoititik.
- Romo: ekainaren 1ean, 18:30ean. Irteera Ibaiondotik.
- Fadura-Hezeguneak: ekainaren 4an, 10:00etan. Irteera Fadura kiroldegitik.
- Punta Begoña: ekainaren 7an, 18:00etan. Irteera Galerietako atetik.
- Portu Zaharra: ekainaren 9an, 18:30ean. Irteera Basagoititik.
- Alango (kostaldea): ekainaren 14an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta izen-emateak getxo.toponimia@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita eta 688 635 350 telefono zenbakira deituta egin ahal izango dira..