Atzo, maiatzak 1, Fadurako errugbi zelaian jokatu zen partidura mila ikusletik gora bertaratu ziren etxeko taldea animatzera, eta Getxokoek ikustaldia emateko gogoakaz atera ziren hasieratik. Hala ere, Belenos talde asturiarrak defentsan tinko eutsi zuen lehen minututik.
Talde bisitariak partidu gogorra planteatu zuen, eta getxoztarrak tinko mantendu ziren eta partiduaren agintea beraiena izan zen, hala ere, asturiarrek etxekoen hutsegiteak baliatu zituzten eta azkenean garaipena bisitarientzako izan zen, hiru puntuko abantailagatik: 20-23. Avilesen, zazpi egun barru jokatuko den itzuliko partidua prestatzeari ekingo diote orain getxoztarrek, horretan erabakiko baita Ohorezko Lehen Mailara igotzeko pasea.