Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduko Getxoko taldeek kezka agertu dute udalerriko hondartzak "hormigoitzen" hasi direlako. Era berean, zalantzan jarri dute Arrigunagaren kasuan udal-baimena ote dagoen horretarako, baita beharrezkoa den azpiegitura horren handitzea ere. Hala, jakinarazi dute informazioa eskatuko dutela Udalean jakiteko ea benetan beharrezko baimenak dauden obra horretarako, "inguruko auzokide askoren kexak jaso dituena".