2022/05/12 19:00

Berbaldiak eta mahainguruak

Solasaldia: "Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta"

Solasaldia: "Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta"
Azebarri kulturgunea, Getxo

1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Euskal Herrian askotan gertatu izan den bezala, Egunkaria-ren sorrera ere oso gatazkatsua izan zen, gizartetik eratutako Egunkaria Sortzen taldearen eta garaiko Eusko Jaurlaritzaren artean. Amaiera, berriz, guztiz bortitza: Guardia Zibilak itxi zuen, eta bertako hainbat arduradun atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali zituzten.

Joan Mari Torrealdaik lehen pertsonan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide –bertako lehendakari ere bai azken urteetan– eta atxilotutakoen artean zegoen. Liburu honetan hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua.

Euskal kulturaren ekintzaile eta protagonista baten lekukotasuna, zintzoa bezain jantzia, gure iragan hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun