Getxoko zenbait eremutan planeamenduko, hirigintza-kudeaketako eta lizentzietako tresnen onarpenaren kautelazko etetea sinatu du Udalak

Erredakzioa 2022ko mai. 9a, 13:00
Obrak, artxiboko irudian.

Kautelazko etete horrek ez dio udalerri osoari eragiten, baizik eta 2001eko HAPOren planteamenduakaz bat ez datozen eta, batez ere, agertoki berriak eskatzen dituen beharretara egokitzen ez diren eremuei bakarrik. Beraz, lurzoru urbanizagarrian eta hiri-lurzoruan hasi gabeko urbanizazio berriko jarduketei eragingo die etete horrek, eta, legean ezarritakoaren arabera, ez da urtebete baino luzeagoa izango, HAPOren hasierako onespena ematen denean automatikoki etengo den arren.

Getxoko gobernu-taldeak iragan eguenean, maiatzak 5, sinatu zuen Getxoko eremu jakin batzuetan plangintzarako, hirigintza-kudeaketarako eta lizentzietarako tresnen onarpenak eteteko dekretua, interes orokorra bermatzeko eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak diren babes-neurriak ezartzeko asmoz.

Kautelazko etete horrek ez dio udalerri osoari eragiten, baizik eta 2001eko HAPOren planteamenduakaz bat ez datozen eta, batez ere, agertoki berriak eskatzen dituen beharretara egokitzen ez diren eremuei bakarrik. Beraz, lurzoru urbanizagarrian eta hiri-lurzoruan hasi gabeko urbanizazio berriko jarduketei eragingo die etete horrek, eta, legean ezarritakoaren arabera, ez da urtebete baino luzeagoa izango, HAPOren hasierako onespena ematen denean automatikoki etengo den arren.

Ondorioz, etete horren arabera, ezin izango dira honako tresna hauek izapidetu: planeamendua, hirigintza-kudeaketa eta partzelazio- eta banantze-lizentziak; oin berriko mota guztietako instalazioak eraiki eta ezartzeko obrak; eta lurzoru urbanizagarriko eremu hauetarako dauden era guztietako eraikuntza eta instalazioak handitzeko obrak (Martiturri, Arteaga, Aizkorri, Saratxaga, Moreaga eta Mimenagako sektoreetan); eta Hiri Lurzoruan (San Nikolas, Sarrikobaso, Zubilleta eta Maria Unobaga gunean).

Álvaro González, Kontratazio, Ondare eta Etxebizitzako zinegotziak gogoratu duenez, “herritarrek ezagutzen duten moduan, HAPO hasieran onartu aurreko azken urratsetan gaude, non administrazioen nahitaezko txostenak biltzen ari diren eta talde politikoei zirriborro-dokumentua helarazi zaien ekarpenak egin ditzaten. Bestalde, adierazi behar da lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduari buruzko zehaztapenek eta HAPO egiteko zehaztu diren irizpide eta helburuek oso bestelako egoera batean kokatzen gaituztela, indarrean dagoen 2001eko HAPOri bide eman zionetik, bai okupazio- bai hedapen-ereduari dagokionez. Horren guztiaren ondorioz, neurri hori hartu da”.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun