Maiatzaren 12an eta 19an gai desberdinei buruzko hitzaldiak izango dira Romo Kultur Etxean, adinekoentzat udalerri atseginago edukitzearen aldeko Getxo Lagunkoia ekimenaren barruan. Lehen hitzorduaren gaia “Iruzurra prebenitzea” izango da, Ertzaintzaren agente baten eskutik, maiatzaren 12an, eguenean, 18:00etatik aurrera. Astebete geroago, maiatzak 19, ordu berean, Javier Larrea Bilboko Udaleko suhiltzaileen zuzendari ohia erortzea prebenitzeari buruz mintzatuko da. Bi solasaldiak Romo Kultur Etxeko hirugarren solairuan izango dira. Sarrera irekia izango da tokia bete arte.
“Saioen helburu hezitzaile eta praktikoaz gain, ohiko hitzaldiaren formatu txikiago batekin bertaratzen direnen arteko harreman dinamikak ahalbideratzea ere da asmoa”, nabarmendu du Arantza Rica Zahartze Aktiboko zinegotziak.