Bueltan dator Parkean Olgetan ekimena Getxora

Iker Rincon Moreno 2022ko mai. 10a, 10:41

Kalean euskaraz jolasteko ekimena martxan da berriro ere Getxon. Bariku honetan, hilak 13, Malakaten hasita, maiatzeko hiru barikutan udalerriko hiru plaza desberdinetan Parkean Olgetan ekimena egingo du Sendi egitasmoak. Oraingoan, jakinarazi dutenez, dinamika bi proposatuko dituzte: ginkana-jolasak eta mahai-jolasetan aritzeko aukera.

Talde txikietan aritu, euskaraz egin, hiru urtetik gorako umeen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu gura dute Parkean Olgetan ekimenagaz. Horretarako, begirale-talde batek eta Sendi egitasmoan parte hartzen duen guraso-taldeak lagunduko ditu umeak.

Saioak doakoak dira, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, formulario honen bidez edota whatsapp bidez mezu bat bidalita hurrengo telefono-zenbakira: 622 433 085.

Maiatzaren 13an,  Getxoko Andra Mariko San Isidroetako jai-egitarauaren barruan, 17:30ean lotuko dira Malakate parkean. Algortako Iturgitxi parkean izango da gure bigarren hitzordua, maiatzaren 20an. Eta hirugarrena Itzubaltzeta/Romon izango da, maiatzaren 27ean, Santa Eugenia plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun