Euskarazko kultura kalera ateratzeko Kalefest jaialdia egingo dute Getxon maiatzetik urrira bitartean

Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 12:37

Besteak beste, "Aquiles" ikuskizun handia egongo da ikusgai.

Maiatzaren 28tik urriaren 15era bitartean, Getxok euskarazko kultura aire zabalera aterako du Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Horrek askotariko ia hogeita hamar ikuskizun eta ekintza hurbilduko dizkio publikoari. Batez ere gazteei zuzendua baina familiei ere irekia dagoen ekimen hori joan den urteko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri du abian Udalak.

Kalefest euskarazko kaleko arteen jaialdiaren egitarauak doako sarrera duten 29 ikuskizun bilduko ditu, eta herriko auzo guztietan banatutako 10 kokalekutan egingo dira. Irantzu Uriarte Getxoko Kultur Etxeko lehendakariak azaldu duenez, euskarazko kulturari protagonismoa eman gura izan diote askotariko ikuskizunen bidez: dantza, antzerkia, zirkua, zinema eta diziplina anitzeko lanak.

Antzerkiaren atalean, besteak beste, honako lan hauetaz gozatu ahal izango du publikoak: Kale gorrian, etxegabetzeak satiratik jorratzen duena, eta Legea gu gara, gaurkotasun sozialeko komedia. Horiez gain, gizakien barne mundura zuzendutako umore eta ikusmen handiko bidaia, eta genero ikuspegia eta transgenero identitate bezalako gaiak islatzen dituzten bi muntaia ere egongo dira: Psike eta Bidearen amaieran. 35 huts antzezlanean, berriz, adin batetik aurrera sinesmenak eta amatasuna birplanteatzea bezalako alderdiak ukituko dira, eta Akabo obran suizidioaren gai polemikoa jorratuko dute oso umore berezi batetik abiatuta.

Dantzari dagokionez, Gazte, Qué tienen las flores, Topa, Dye Dye Dye, Otempodiz, Otempodiz eta Musu baten eztanda uhina pieza garaikideak eskainiko dituzte. Horietan, besteak, beste, gazteen inkonformismoa, estilo anitzen fusioa, Afrika-Euskadi konexioa eta feminitatea jorratuko dira. Azkenik, Geure[r]a, lana ere izango da ikusgai, dantza esekia, bideo-mapping-a eta musika uztartzen dituen pieza bikaina.

Bestalde, E.go, Mikra eta Aukerak zirku-lanek akrobaziak, malabarrak eta ikuspegi garaikidetik landutako beste teknika batzuk hurbilduko dituzte. Horiekaz batera, Aquiles, formatu handiko figura protagonista duen lan ibiltaria, eta Rotonda Circus, inprobisazioaren aldeko apustua egiten duen ikuskizun sailkaezina ere egongo dira. Azkenik, Kalefestek zine-eskaintza anitza programatu du, haurrentzako, familientzako gazteentzako eta helduentzako filmak bildu dituela.

MAIATZA Obra eta konpainia Diziplina Lekua eta ordutegia  Publiko mota
Maiatzak 28 (zapatua)

Kale Gorrian (Barsanti)

Antzerkia Kasino plaza, 13:00 Adin guztiak
Maiatzak 28 (zapatua)

E.go (Dikhotomia)

Zirkua Areetako eskoletako plaza, 19:00 Helduak
Maiatzak 29 (domeka)

Gazte (Hika + Oinkari)

Dantza San Nikolas plaza, 20:00 Adin guztiak
Maiatzak 29 (domeka)

Aquiles (La Fam)

Kalejira Bizkaia Zubia > Areetako Xake plaza

Adin guztiak

(testurik gabe)

 

EKAINA Obra eta konpainia Diziplina Lekua eta ordutegia  Publiko mota
Ekainak 4 (zapatua)

Legea gu gara (Barsanti)

Antzerkia San Nikolas plaza, 20:00 Adin guztiak
Ekainak 10 (barikua)

Errementari

Zinema Campa del Loro, 22:30 >16 urte
Ekainak 11 (zapatua)

Horman erlojua duen etxea

Zinema Campa del Loro, 20:00 >7 urte
Ekainak 17 (barikua)

Mikra (Berdinki)

Zirkua Santa Eugenia plaza, 20:00

>12 urte

Ekainak 19 (domeka)

 Geure(r)a (Harrobi)

Dantza bertikala San Nikolas plaza - Muxikebarri, 22:30

Adin guztiak

Ekainak 25 (zapatua)

Qué tienen las flores (Altraste)

Dantza Areetako eskoletako plaza, 19:00

Helduak

Ekainak 25 (zapatua)

 Psike (Markeline)

Antzerkia Santa Eugenia plaza, 22:00

Helduak

Ekainak 26 (domeka)

 GenEroa (Kimua)

Dantza-musika San Nikolas plaza, 13:00

Adin guztiak

Ekainak 26 (domeka)

 Bidearen amaieran (Hortzmuga)

Antzerkia San Nikolas plaza, 19:00

Adin guztiak

 

UZTAILA Obra eta konpainia Diziplina Lekua eta ordutegia  Publiko mota
Uztailak 8 (barikua)

Aukerak (The Funes Troup)

Zirkua Areetako eskoletako plaza, 19:00

Adin guztiak

(testurik gabe)

Uztailak 8 (barikua)

Erlauntza

Zinema Bostgarrena kale ondoko landa, 22:30 >16 urte
Uztailak 9 (zapatua)

Charlie eta txokolate fabrika

Zinema Bostgarrena kale ondoko landa, 20:00 Adin guztiak
Uztailak 15 (barikua)

Akelarre

Zinema Portu Zaharra, 22:30

>12 urte

Uztailak 16 (zapatua)

Little Miss Sunshine

Zinema Portu Zaharra, 20:00

>7 urte

 

IRAILA Obra eta konpainia Diziplina Lekua eta ordutegia Publiko mota
Irailak 2 (barikua)

35 huts (Estibaliz Curiel)

Antzerkia San Joseren parkea (Gobela), 20:00

Helduak

Irailak 3 (zapatua)

Akabo! (Barsanti)

Antzerkia San Nikolas plaza, 19:00 Helduak
Irailak 3 (zapatua)

Topa (Kukai + Brodas Bros)

Dantza Santa Eugenia plaza, 20:30 Adin guztiak

Irailak 9 (barikua)

Dye Dye (Ertza)

Dantza Kasino plaza, 19:00

Adin guztiak

Irailak 10 (zapatua)

Rotonda Circus (La Pez cía.)

Antzerkia Portu Zaharra, 19:00

Adin guztiak

Irailak 16 (barikua)

 Nora

Zinema Evaristo Churruca moila, 22:00

 >16 urte

Irailak 17 (zapatua)

 Dragoiaren gidaria

Zinema Evaristo Churruca moila, 20:00

Adin guztiak

Irailak 30 (barikua)

 Oreina

Zinema Campa del Loro, 22:00

 >16 urte

 

URRIA Obra eta konpainia Diziplina Lekua eta ordutegia  Publiko mota
Urriak 1 (zapatua)

Bihurri, jauretxetik kale gorrira

Zinema Campa del Loro, 20:00

Adin guztiak

Urriak 2 (domeka)

Otempodiz (Ertza)

Dantza Areetako eskoletako plaza, 19:00

Adin guztiak

Urriak 15 (zapatua)

Musu baten eztanda-uhina (Lía)

Dantza Santa Eugenia plaza, 19:00

Adin guztiak

(testurik gabe)

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun